XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bukatu zuenean emakumea oraindik jaten ari zen eta Max begira geratu zitzaion.

Haren silaren ondoan bi pote huts zeuden.

Emakumeak ia mastekatu gabe irentsi zituen piper gorriak.

Pañuelo zikin batez garbitu zituen ezpainak.

Max-en aurpegian nazka zeinu bat dibujatu zen.

- Ez al duzu besterik jan nahi? Max-ek burua mugitu zuen ezetz esateko.

Emakumea koñaka hartzeko zutitu zen, botila sutara gerturatu eta garren artean pasatu zuen.

Max-i eskaini zion.

Honek trago luze bat hartu zuen eta begiak itxi zituen.

Kixkaltzen sentitu zituen eztarria eta estomaka.

Okotzak bularra ukitzen ziola egon zen luzaro, begiak itxita, suaren pindarrak entzuten.

Emakumearen joan-etorriak somatzerakoan zabaldu zituen begiak.

Koltxoiak jartzen ari zen.

Bat ezkerreko paretaren kontra, bestea erdi aldean.

Jarraian hiru manta zabaldu zituen koltxoi bakoitzaren gainean.

Zamarra eta botak kendu zituen eta manta artean sartu zen, ezkerraldean.

- Bota ezazu egur gehiago.

Goiti begira jarri zen, eskuak garondoan zituela.

Max-ek barnean zegoen egur gehiena gaineratu zion suari.

Zapatak sutondoan laga ondoren koltxoiraino joan zen.

Gabardina ongi tolestuta paratu zuen bere alboan.

Emakumea beregandik metro erdira zegoen.

Besoak manta azpian zeuzkan eta lo zirudien.

- Nola egon zaitezke hain lasai? Max-en galderan dardar arin bat nabari zen.

Minutu erdi bat iragan zen erantzuna ailegatu arte: - Zu zara etxetik kanpora dabilena.

Nik ez daukat ihes egiteko ohiturarik, (...).